XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zeure gonbidatua nauzu.
Gonbidatu eta orobat mamu nauzu beraz, errainu bat, izpiritu bat.
- Eta irribarre eginez -.
Beraz, izpiritu guztiak bezala, haragi freskoaren premian nago ni ere! Ja-ja-ja!
Eta barreari eman zion izu-ikara besterik eragin ez zezakeen moduan.
Zintzur-hezurrera behintzat ez nion begiratu nahi, zeren larru-azala zulatu behar zuela iruditzen baitzitzaidan ikusten nuen bakoitzean.
- Hartu - esan nion -, jan zeure etxean bazeunde bezala.
Momentu batez barrez aritu zen oraindik, mahaitik begiak altxa gabe.
Hizkuntza gaietan jakitun zen batekin gaua igaro ahal izango nuela pentsatzeak benetako poza ematen zidan.
- Zer berri dakarzu? - galdetu nion, linguistikako kontuak gerorako utzita.
Gauza harrigarririk gutxi, esanez bezala besoak zabaldu zituen.
- Europan, badakizu, Frantzia eta Ingalaterra gerran dabiltza oraindik, eta ehun bat urte iraungo omen du.
Bizantziorena berriz, jakina da, asaldatzeko zer aitzaki eman dabil beti.
- Beti bezala.
- Bai, bai, beti bezala.
Bukatu berriak dituzte Bulgariarren kontrako garaipenaren lehen urtebetetzea eta haien gudarostea ebakita utzi zuteneko ospakizunak.
Lehertzeko moduko giroa dago, egon.
- Bulgariar gudarostea ebaki?
Zer esan nahi duzu horrekin?